Udalak entitateendako dirulaguntza deialdia egin du

Guaixe 2021ko urr. 27a, 09:32
Etxarri Aranazko udaletxea. ARTXIBOA

Kultur, kirol eta jendarte erakundeek eskaerak abenduaren 31ko 14:00ak aurretik aurkeztu behar dituzte.

Etxarri Aranazko Udalak kultur, kirol eta gizarte entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ditu. Ikasturte honetan garatuko dituzten jarduerak dira udalak diruz lagunduko dituenak. Beti ere, herrian herritarren parte hartzea bultzatzen badute, bizi kalitatea hobetzen dutenak eta kulturaren ezagutza nahiz garapena sustatzen dutenak, prestakuntzako, arte eta kulturako, gizarte eta kulturako edo kiroleko jardunak badira. Udalak 4.650 euro bideratu ditu deialdi horretarako.