Zinetika, Donostiatik Bilbora

Guaixe 2021ko urr. 26a, 10:51
Zinetika Festivalaren aurkezpena: Dantzaguneako Sofía Alforja, Cineclub Kresalako Ander Gisasola eta Laida Aldaz zuzendaria. ZINETIKA

Laida Aldaz artista etxarriarrak zuzentzen duen dantza eta zinema uztartzen dituen jaialdia ostiralean hasi zen eta bihar, asteazkena, Bilbora iritsiko da

Zinetika Festivalaren segiarren edizioa mustu zuten ostiralean, urriaren 22an, Donostian. Bihar eta etzi, urriak 27 eta 28, Bilboko BilbaoArten izanen eta 29tik 31ra Iruñeko Baluarten egonen da, jaialdiari amaiera emanez. Jaialdia dantzan eta ikus-entzunezkoetan oinarritzen da, eta bien artean egiten diren lanak erakusten ditu; baita bi diziplinen inguruan hausnartzeko aukera ematen du ere antolatutako masterclass eta hitzaldietan. 

Guztira, 1.160 lan jaso dituzte, eta haietatik 23 film aukeratu dituzte hiru sailetan banatuta: Selekzio Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks. Errutina, bideojokoak, geometria, diskriminazioa, denbora, arkitektura, poesia, esperimentazioa eta abar lantzen dute, betiere, dantzaren eta ikus-entzunezkoaren bidez. Lanak Argentinatik, Amerikako Estatu Batuetatik, Frantziatik, Ecuadorretik, Brasiletik, Rusiatik, Gran Bratañatik, Herbereetatik, Australiatik eta Espainiako estatutik jaso dituzte. 

Filmak Zinetikaren hiru egoitzatan ikus daitezke. Egitaraua osoa Zinetika Festival-en webgunean dago.