Fubolistok ikuskizuna, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2021ko urr. 27a, 12:02

Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa emanaldia izanen da ostiralean, urriak 29, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxena. 

Zuhaitz Gurrutxaga Real Sociedadeko jokalaria izan zen garaia dago FutbolisTOK ikuskizunaren oinarrian. Futbolisto baten kofidantzak lehenengo antzezlanetik zenbait pasarte berreskuratu ditu, baina oraingoan garai hartko bizipen eta pasadizo gehiago ekarri ditu gogora; besteak beste, jendaurrean lehen adiz TOC izeneko gaixotasunaz hitz egingo du, lehen mailako futbolari bihurtu zenetik sufritzen duena. Ostiralean, urriaren 29an, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldia eginen du. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke udaletxean edo udaletxearen webgunean