Etxarri Aranazko Abesbatzak Burlatako Hilarión Eslava musikaren astean parte hartuko da etzi, larunbata, 20:00etan, kultur etxeko antzokian. Abesbatzaren 50 urteurrena da aurten, eta pandemiak eragindako egoeragatik ospakizunak atzeratu dituzten arren, oholtzara itzuliko dira Burlatan. Errepertorioa oso anitza da, errenazimendutik musika garaikidera, baita euskal musika eta zinemako soinu bandak ere. Burlatako kontzertuaren sarrerak 6 eurotan eros daitezke aldez aurretik eta 8 eurotan egunean bertan.