Etxarri Aranatz taldeak sailkapenean hirugarrena zen Itaroa Huarte taldea hartu zuen San Donato futbol zelaian eta partida ederra eskaini zuten bi taldeek, intentsitate handikoa. Etxarriarrak garaipena lortzera atera ziren eta eroso jokatu zuten, eta atsedenaldira joan baino lehen, lehen gola egin zuten, Javierrek sartutakoa. Bigarren zatian Itaroa Huarte partidari buelta ematen saiatu zen, baina ez zuten lortzen. 68. minutuan Javierrek Etxarriren bigarren gola sartu zuen eta hiru puntuak etxean geratu zirenez, etxarriarrek gustura ospatu zuten garaipena.
Injertok jarraitzen du preferente mailako lehen multzoko lider izaten (hogei puntu), eta Etxarri Aranatz bederatzigarren postura igo da (hamabi puntu). Datorren jardunaldian zortzi punturekin sailkapenean hamalaugarren den Ilunberriren kontra ariko da Etxarri Aranatz, Ilunberrin.