FUTBOLA

Etxarrik puntu bat ekarri zuen Ilunberritik

Guaixe 2021ko aza. 8a, 11:40

Preferente Maila. Lehen Multzoa. Bederatzigarren jardunaldia. Ilunberri 1 – Etxarri Aranatz 1

Etxarri Aranatzek Ilunberri izan zuen aurkari asteburuan. Bi taldeak sailkapenaren erdialdean daude eta jokoan zeuden hiru puntuak lortu nahi zituzten, sailkapenaren goi aldera begiratzeko. Ilunberri aurreratu zen, 36. minutuan Asier Etxeberriak sartutako golari esker, baina Etxarrik oso ongi erantzun zuen, bi minutu geroago Mattin Altzelaik bana berdindu baitzuen. Hortik aurrera berdinketa apurtzen saiatu ziren bi taldeak, baina markagailua ez zen gehiago mugitu. 

Sailkapenean San Miguel da lider berria (22 puntu) eta Etxarri Aranatz hamargarren postuan dago (hamahiru puntu). Datorren jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean laugarren den Amigó taldea hartuko du.