Barrearen bidez "maitasun-patetismoa" gainditzeko eskuliburu bat dela aipatu dute sortzaileek. Hau da, Txaonogorritxotik otso emera (sei mutil medio) antzezlanak maitasunaren nondik norakoak hausnartzen ditu, eta maitasunean "denok gara patetikoak" baieztapenean oinarritzen da. Horregatik, barrea maitasunaz gozatzeko modu bakarra da. Marta González de Vegaren testuan oinarritutako lana da, Kepa Errastik euskarara moldatu duena, eta Aitziber Garmendia da Txanogorritxo modernoa. Zuzendaria Fernando Bernues da. Bihar, azaroak 12, ostirala, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko udaleko webgunean.