Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatuko du

Guaixe 2021eko azaroaren 12a

Etxarri Aranazko udaletxea. ARTXIBOA

Eskabidea eta agiriak heldu den astearteko 12:00etarako aurkeztu behar dira udaletxean (10:00etatik 14:00etara) edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Etxarri Aranazko Udalak lehiaketa oposizio bidez hiru pertsona kontratatu nahi ditu ikasturte honetan gaztetxokoan aisialdiko eta denbora libreko monitore gisa aritzeko. Udalak deialdi bera baliatuko du aisialdiko begirale lanposturako lan poltsa sortzeko, etorkizunean behin behineko kontratazioak egiteko. 

Udalak sortuko den zerrenda erabiliko du Gaztetxokoa aurrera eramateko (11-16 urteko 
gazteendako) eta behin-behineko kontratazioak egiteko, proiektu puntualetan eta honako arloetan: gazteria, haurtzaroa, kirola, kultura eta udal zerbitzuei laguntzea. Halakoetan kontratazioa egokituko da kasuan kasuko lanpostura. 

Gaztetxoko proiekturako, kontratua azarotik maiatzera arte luzatuko da, biak barne. Begiraleek txandaka lan egingo dute, bikoteka, eta bikoteak aldatu egingo dira asteburuetan. Lanaldia partziala izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Gaztetxokoa larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandeetan 17:00etatik 20:30era izanen da, eta begiraleek horrez aparte asteko ordu erdi igaro beharko dute prestatze lanetan. Lanpostua C mailari dagozkion lansaria izanen du. Lanpostuak euskarazko nahitaezko hizkuntza eskakizun hau du: C1 maila (ahozkoa).