Etxarri Aranatzek Beriain talde hartu zuen San Donato zelaian eta partidari ongi ekin zioten etxekoek, dominatzen. Hala ere ez zuten gol aukera nabarmenik sortu. Beriainek, aldiz, Etxarriko atera iritsi zen bi aukeretan gola sartzea lortu zuen eta kanpotarrak 0 eta 2 aurreratu ziren. Bigarren zatian Etxarrik Beriain estutu zuen eta lehen gola sartzea lortu zuen, baina Beriainek berera jarraitu zuen eta beste bi gol sartzea lortu zuen, bata penaltiz eta bestea kontraerasoan. Esan beharra dago defentsan ahul xamar ibili zirela etxarriarrak.
Injerto da Preferente Mailako liderra (27 puntu) eta Etxarri Aranatz hamabigarren postuan dago (13 puntu). Asteburuan sailkapenean hamazazpigarren postuan dagoen Ardoiren kontra jokatuko du Etxarrik, Zizurren.