Etxarri Aranazko abesbatza Xabierren

Guaixe 2021ko aza. 23a, 10:06
Etxarri Aranazko Abesbatzak Xabiergo auditorioan eskainitako kontzertua. UTZITAKOA

Nafarroako Abesbatzen Elkarteko 'Bidea egiten. Nafarroako abesbatzak. Santiagoko bidea' zikloan parte hartu zuen Etxarri Aranazko Abesbatzak. 

Xakobeo urtea dela baliatuz, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Nafarroatik pasatzen diren Santiagoko bidearen lau ibilbidetako herritan kontzertuak eskaintzea pentsatu zuen. Guztira, urria eta abendua bitartean 26 kontzertu eskainiko dituzte elkarteko abesbatzek. Tartean Etxarri Aranazko Abesbatzak Xabierren eskaini zuen Bidea zabaltzen kontzertua. Xabierren eskainitako kontzertuaren irudi batekin ere, Santa Zezilia eguna zoriondu zuen abesbatzak sare sozialen bidez.