Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa, gazteak dagoeneko ez dira hain gazteak, eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua da. Bizitzaren gora beherek gain hartu dute. Soinu proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazte oroitzapenak, galderak eta pasioak, desioaren arrazionalizazioa... Porno vs Afrodita (edo I ♥ #gorkaurbizu) antzezlanak heziketa sexual eta afektiboaz hitz egiten du. Baita musikaz ere hitz egiten du. Barre algarara eramaten du, baita minera, pasiora eta abarrera ere. Rock and rolla ziurtatuta egonen dela adierazi dute BenetanBe konpainiatik. Ostiralean, azaroak 26, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean antzezlanaren emanaldia eginen dute, lehendabiziko aldiz Nafarroan. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eros daitezke.