Etxarri Aranatzek Zizurren jokatu zuen larunbatean Ardoi B taldearen kontra. Arratsalde desatseginean, hasieran euria zena elurra izaten bukatu zuen, eta baloia azkar mugitzen zenez, erritmo oso altuan jokatu zen partida. Lehen zatian bi taldeek euren aukerak izan zituzten, baina ez zituzten gauzatu. Bigarren zatian Ardoik zenbait aukera oso garbi izan zituen, baina zurtoinak eta Etxarriren defentsa sendoak zizurtarren asmoak ekidin zituen. Partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 90. minutuan garaipenaren gola sartu zuen Ardoik, etxarriarren penarako.
Injerto da preferente mailako lehen multzoko liderra (30 puntu), eta Etxarri Aranatz hamahirugarren postura jaitsi da (13 puntu). Datorren jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean bederatzigarren den Aibarés taldea hartuko du (18 puntu) San Donato zelaian.