Lagunak eta Etxarri Aranatz taldeek Barañainen jokatutako partida oso mugitua izan zen. Partida oso borrokatutan, bi taldeek euren aukerak izan zituzten, baina partida bukaerara arte markagailua ez zen mugitu. 85. minutuan Barañain aurreratu zen, eta 90. minutuan bigarren gola sartu zuten Iruñerrikoek. Etxarri Aranatz 2 eta 1 gerturatu zen Lagunakeko Carranzak ate propioan sartutako golari esker, baina etxarriarrek ez zuten berdintzeko betarik izan eta punturik gabe itzuli ziren Barañaindik.
Injerto taldeak jarraitzen du preferente mailako lider (33 puntu) eta Etxarri Aranatz hamahirugarren postuan dago (13 puntu). Datorren jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean hamazazpigarren postuan dagoen San Jorge taldea hartuko du San Donato zelaian.