Pala

Sakanako Nesken Pala Torneoan, finalerdiak jokoan

Maider Betelu Ganboa 2021ko abe. 17a, 11:00

Gure Pilota Sakanako XVII. Nesken Pala Torneoko finalerdiak jokatuko dira asteburuan Etxarri Aranatzen. Larunbatean lehen mailako eta eliteen mailako finalerdiak jokatuko dira, eta igande goizean gaztetxoen mailako finalerdiak

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Etxarri Aranazko Gure Pilota Klubak hainbat entitateren laguntzarekin antolatutako Gure Pilota Sakanako XVII. Nesken Pala Torneoa azken txanpara heldu da. Asteburuan torneoko finalerdiak jokatuko dira Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Gure Pilotako buru Miguel Angel Aristorenak adierazi bezala, “maila izugarria” du torneoak. Euskal Herriko palista onenak lehiatzen ari dira, eta goi mailako partida estuez gozatzeko aukera izan da orain arte. Sakanako torneoan klub ezberdinetako palistak nahastu eta bikote parekatuak osatzen saiatzen dira. “Horregatik palistak oso gustura etortzen dira gure txapelketara, bikote orekatuak egiten saiatzen garelako. Normalean gure txapelketako partidak oso estuak izaten dira, tanto diferentzia gutxikoak, oso lehiatuak” azaldu du Aristorenak. Eta kasu askotan horrela izan da.

Torneoko lehen jardunaldia Etxarri Aranatzen jokatu zen azaroko azken asteburuan, eta torneoko hurrengo bi jardunaldiak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu ziren. Asteburu honetako finalerdiak, aldiz, Etxarri Aranatzen jokatuko dira. Larunbat goizean lehen mailako finalerdiak erabakiko dira, larunbat arratsaldean elite mailakoak, eta igande goizean gaztetxoen mailakoak. 

Finalerdi estuak aurreikusten dira, hautagaiak oso onak baitira. Tartean palista sakandarrak daude –Naroa Otxoa, Olaia Eizagirre, Maider Huizi, Irati Igoa…– eta ea abenduaren azken asteburuan jokatuko den final handietan nor ikusten dugun. 


         Finalerdiak

  • Abenduak 18, larunbata
    -Lehen maila (11:00etatik aurrera): 
    Olatz Zulaika-Naroa Otxoa / Miren Errea-Maitane Villanueva eta Nahia Eizmendi-Andrea Lusarreta arteko irabazlea
    Uxue Agirresarobe-Olaia Eizagirre / Saioa Berakoetxea-Paula Gorostiaga

    -Eliteak (17:00etatik aurrera):
    Uxue Murillo- Itsaso Erasun / Leire Galdos-Maider Huizi
    Irati Sarageta-Ariane Arrieta / Amaia Irazustabarrena-Irati Igoa

  • Abenduak 19, igandea
    Gaztetxoen mailako finalerdiak, 11:00etatik aurrera

        Aurreko bi jardunaldietako emaitzak

  • Abenduaren 4 eta 5eko emaitzak, Altsasun:
    -Lehen maila:
    Maider Saralegi-Ane Kerejeta 14 / Enara Mazizior-Izar Parot 25
    Uxue Agirresarobe-Olaia Eizagirre 15 / Olatz Zulaika-Naroa Otxoa 25
    Nahia Eizmendi-Andrea Lusarreta 16 / Saioa Berakoetxea-Paula Gorostiaga 25

    -Eliteak:
    Leire Galdos-Maider Huizi 23 / Amaia Espinal-Maider Mendizabal 25

  • Abenduaren 11 eta 12ko emaitzak, Altsasun:
    -Lehen maila:
    Miren Errea-Maitane Villanueva / Nahia Eizmendi-Andrea Lusarreta (atzeratuta)
    Olatz Zulaika-Naroa Otxoa 25 / Maider Saralegi-Ane Kerejeta 9

    -Eliteak:
    Uxue Murillo-Itsaso Erasun 25 / Irati Sarageta-Ariane Arrieta 14
    Amaia Irazustabarrena-Irati Igoa 21 / Leire Galdos-Maider Huizi 25