Etxarri Aranatzek San Jorge taldea hartu zuen larunbatean San Donato zelaian bi zati oso ezberdin izan zituen partidan. Lehen zatian Etxarri Aranatzek agindu zuen. Gol aukera oso argiak izan zituzten gorritxoek, eta horietatik bakarra gauzatu zuen, Arratibelek sartutako gola. San Jorgekoak, aldiz, ez ziren Etxarriko atera iritsi. Bigarren zatian Etxarri Aranatz gol aukera ugari sortzen jarraitu zuen, baina punteriak kale egin zien. Aldiz, San Jorge Etxarriren atera iritsi zen lau alditan lau gol sartu zituen eta 1 eta 4 irabazi zuen. Etxarri Aranatzek ez zuen galtzea merezi izan, baina punteria faltak kondenatu zuen, eta lau puntuak Iruñara joan ziren.
Preferente Mailako Lehen Multzoko lider San Miguel taldea da (34 puntu). Etxarri Aranatz hamalaugarren postuan dago (13 puntu), jaitsiera postuetan. Gabonen ondorengo etenaldiaren ondoren, sailkapenean hamahirugarren eta arerio zuzena den Lezkairu taldea izango dute aurkari.