Futbola

Etxarrik Ondalanen kontra gehiegi barkatu zuen

Guaixe 2022ko urt. 17a, 11:20

Preferente maila. Lehen multzoa. Hamazazpigarren jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Ondalan 2

Etxarri Aranatz taldeak Ondalan hartu zuen larunbatean San Donato zelaian. Etxekoek partidaren agintea hartu zuten hasieratik eta gol aukera asko sortu zituzten, baina bakarra sartu, 26. minutuan Mattinek egindakoa hain zuzen ere. Gehiegi barkatu zuen Etxarrik, eta gerora larrutik ordaindu zuen. Bigarren zatian Etxarrik dominatzen jarraitu zuen, baina ateko sake bat egiterakoan atezainak irrist egin zuen eta Ondalanek egoera probestu zuen, berdinketaren gola sartuz. 74. minutuan Ondalanen hurrengo gola iritsi zen, etxarriarren akatsak probestuz sartutakoa, eta hiru puntuek Etxarri Aranaztik ihes egin zuten. 

Injertok jarraitzen du preferente mailako lider (40 puntu) puntu eskas batera San Miguel taldea duela (39 puntu). Etxarri Aranatz hamalaugarren postura jaitsi da (16 puntu), jaitsiera postuetara. Datorren jardunaldian Etxarrik Injerto liderra hartuko du San Donaton. Lehia oso estua izango da, Injertok lidergoa mantentzeko borrokatuko baitu eta Etxarrik jaitsiera postuetatik ateratzeko.