Amak, Zelanda, Modus Operandi, Bulego, Onki Xin eta Unidad Alavesa tadeek, hurrenez hurren, eta Joxe Aldasoro, Nerea Arriola, Antton Telleria eta Mirari Martiarena bakarrizketariek "euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkartasun oholtzara" igo ziren, haien doinuekin "sufrimenduaren motxila" arintzera. McOnakek eta Leihotikanek kartelean aurreikusita zeuden, baina azkenean ezin izan zuten parte hartu Zama doinuz arindu aurtengo edizioan. "Doinuz, malkoz, pozez, tristuraz, elkartasunaz eta maitasunaz arindu genuen gehiegi luzatzen ari den urtetako sufrimendua", azaldu dute elkartasun jaialdiaren antolakuntzak, Etxarri Aranazko Sarek eta presoen senideak eta lagunek.
Azken Zama doinuz arindu izan dela esatea "gustura esanen genuke", baina azkena ez bada ere, Etxarri Aranatz bezalako herri txiki batean, "honelako elkartasun jaialdi" bat antolatzeko lan taldeak jarritako ahalegina, dedikazioa eta maitasunan "pozgarria eta eskertzekoa" dela esan dute antolakuntzatik.