Argiteria hobetzeko lanak eman nahi ditu udalak

Guaixe 2022ko urt. 19a, 09:57
Zugarreta kalean autoa herrigunerantz joaten. ARTXIBOA

Enpresek beraien eskaintzak hilaren 28ko 13:00ak arte aurkeztu ditzakete.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, Zumurdiñeta poligonoa, Aldapasoro auzoa, Arluzepe, Zugarreta eta Nagusia kaleetan argiteria publikoa hobetuko du. Gaur egun dauden 99 bonbillak 86 LED argiekin aldatu nahi ditu. Horrekin batera, bost toki horietako argiteria publiko aginte koadroak eta zirkuitu elektrikoak egungo araudira egokitu behar dira. Horretarako beharrezko obrak ere eginen dira. 

Lanek 103.466,2 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Udalak prezio onena eskaintzen duen enpresari emanen dizkio lanak. Interesa duten enpresek beraien eskaintza ilbeltzaren 28ko 13:00etaraino aurkeztu dezakete. Enpresa hartzaileak lanak egiteko urte erdia izanen du.