'Anderea' Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko urt. 20a, 10:58
'Anderea' dokumentalaren une bat. UTZITAKOA

Mari damaren inguruko dokumentalaren emanaldia eta Yolanda Mazkiaran egilearekin solasaldia izanen da igandean, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Bost urtez Yoli Mazkiaranek Mari euskal mitologiaren izakia kameraren bidez ikertu du. Helburua pertsonaia eta haren oroimena berpiztu izan da, baita naturarekiko eta emakumearekiko kontzientzia piztu ere. Altsasuarrari txikitatik datorkio Mariren inguruko miresmena, aitak kontatzen zizkien ipuinetatik. Duela bost urte "pertsonaia hori edo oroimen hori" berpizteko beharra sentitu zuen, eta Anderea dokumentala egiten hasi zen. Ikus-entzunezkoa berak egin zuen, senide eta lagunen laguntzarekin, eta crowfounding kanpaina ere egin zuen. Emaitza dokumental "errealista eta onirikoa" da. 2020ko udazkenean mustu zuen Nafarroako Filmotekan eta Altsasun, eta igandean, ilbeltzak 23an, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean proiektatuko dute. Ondoren, egilearen solasaldia izanen da. Ekimena doan da.