Gaizkitu zen gizonezkoa artatu zuten

Guaixe 2022ko urt. 24a, 10:29
Gaixotutako gizonezkoa artatzen eta agenteak trafikoa bideratzen. GUARDIA CIVIL

58 urteko gizon hori lurrera erori zen bat-batean Burundabide kalean.

Etxarri Aranatzen mendebaldeko irteeran, Bakaikuranzko bide bazterretik oinez zihoan 58 urteko gizonezko bat, eta, bat- batean lurrera erori zen, errepidearen zati batean etzanda geldituz. Gizonezkoa konbultsionatzen ari zen. Handik pasatzen ari zen Guardia Civilaren patruila batek gertatutakoa ikusi eta laguntzera joan zen. Lehenik, ibilgailua gizonaren aldamenean aparkatu zuten erreia partzialki moztuz. Osasun zerbitzuak iritsi bitartean horrela babestu beste ibilgailuetatik zuten erori zen gizonezkoa. Osasun langileak gizonezkoa aztertu eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantzian.

Babestu, Abisatu eta Sorospena eman jokabidea
BAS jokabideak istripua izan den lekua babestea, istripuaz ohartaraztea eta istripua izan duten pertsonei laguntzea esan nahi du. Norbera bere ibilgailuarekin zirkulatzen ari bada, istripuren bat badu edo istripua gertatu den lekura iristen den lehena bada, jokabide hori aplikatzeko oinarrizko arauak honakoak dira:

Babestu istripu bat: piztu larrialdietako argiak eta gelditu ibilgailua ahalik eta gehien eskuinaldean edo leku seguruan. Triangeluak edo larrialdietarako V16 argiak jarri, eta ibilgailutik irten, txaleko islatzailea jarrita.

Istripuaren berri eman: larrialdi zerbitzuetara hots egin eta ahalik eta daturik zehatzenak eman, esaterako, istripua gertatu den lekua, biktimen kopurua eta egoera, eta abar.

Biktimei laguntzea: lehen laguntzako teknikak egin ahal izateko beharrezko ezagutzak izanez gero, egin, zaurituak ez mugitzen saiatu ere, langile espezializatuak noiz iritsiko zain. Istripua izan duen motorzale edo txirrindulari bati kaskorik ez kendu.