Futbola

Punteria faltak Etxarri kondenatu zuen

Guaixe 2022ko urt. 31a, 12:20

Preferente maila. Lehen multzoa. Hemeretzigarren jardunaldia: Bidezarra B 1 – Etxarri Aranatz 0

Etxarri Aranatzek Noainen jokatu zuen, sailkapenean azkena den Bidezarraren kontra. Bi taldeak nor baino nor aritu ziren, eta Bidezarrak etxarriarren atea zulatzea lortu zuen. Etxarri Aranatzek partida berdintzeko aukera izan zuen, baina ez zuen kontrako atean asmatu. Bigarren zatian Etxarri Aranatzek dominatu zuen eta erasoan nagusi izan zen, baina gorritxoek punteria falta nabarmena izan zuten, izandako aukerak ez baitzituzten gauzatu. Bidezarrak denboraldiko lehen garaipena lortu  zuen. 

Injertok jarraitzen du Preferente mailako lider (46 puntu). Etxarri Aranatz hamalaugarren postuan dago, jaitsiera postuetan (16 puntu). Datorren jardunaldian Etxarri Aranatzek 21 punturekin sailkapenean hamabigarren den Arenas taldea hartuko du San Donato zelaian.