Zirkulazio zerga kobratuko du udalak

Guaixe 2022ko ots. 9a, 11:47

Etxarri Aranazko udaletxea. ARTXIBOA

Ordaintzeko borondatezko epea martxoaren 7an despedituko da .

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du aurtengo zirkulazio zerga aurki kobratuko duela. Ordainketak helbideratuak dituzten etxarriarrei udalak beraien kontu korronteetan kargatuko die erreziboa martxoaren 7an, borondatez pagatzeko epea despeditzen den egunean. Udal fakturak helbideratuta ez dutenek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute dagokiena.

txarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna otsailaren 28a izanen da.

Udaletik gaztigatu dutenez, martxoaren 7a pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.