Etxarri Araranazko ihote ospakizunak gaur abiatuko dira, Gizakunde egunez. Kintoak diren mutilak txatarrez jantzi eta eskean ibiliko dira. Heldu den asteko ostegunean Andrekunde izanen da eta kintak diren neskak izanen dira eskean aterako direnak. Hainbat etxetako emakumezkoak eta lagun talde berendu-afariak egitera elkartuko dira ere. Azken ihote osteguna Garikunde da, hilaren 24an. Egun horretan txatarrek zigorra eskutan hartu eta jendea berotzeko asmoz aterako dira plazara. Etxarri Aranazko ihote egutegia hilaren 26an, larunbatarekin, ospatuko den zalduihoterekin eta astearteihoterekin despedituko da.