Futbola

Amaya Etxarri baino gehiago izan zen

Guaixe 2022ko ots. 14a, 10:50

Preferente maila. Lehen multzoa. 21. jardunaldia: Amaya 5 – Etxarri Aranatz 1

Etxarri Aranatzek Amaya taldea izan zuen aurkari asteburuan Iruñean jokatutako partidan. Hasieran nor baino nor aritu ziren bi taldeak, baina partida hasi eta ordu erdi aldera Amaya gailentzen hasi zen eta atsedenaldia baino lehen bi gol sartu zituen Iruñeko taldeak. Bigarren zatia hasi eta berehala Amayaren hirugarren gola heldu zen. Amayak agintzen jarraitu zuen eta 79. minutuan laugarren gola iritsi zen. Ibonek Etxarri Aranatzen markagailua mustutzea lortu zuen, baina gutxi iraun zuen pozak Amayak bosgarrena sartu baitzuen. 5 eta 1 galduta, jipoi ederra hartu zuen Etxarri Aranatzek. 

Injertok jarraitzen du preferente mailako lehen multzoko lider (50 puntu). Etxarri Aranatz hamalaugarren postuan dago (19 puntu), jaitsiera postuan, salbatzeko postua hiru puntura duela. Datorren jardunaldian Etxarrik sailkapenean bederatzigarren den Arrotxapea taldea hartuko du, eta ea hiru puntu horiek lortu ahal dituen.