Larunbatean hil zen Javier Gomara Granada, 95 urte zituela. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur, 18:00etan, izanen da Iruñeko San Migel parrokian. Maria Cristina Urdiain Freirerekin ezkondu zen. Hura 2018an hil zen, eta hamabi seme-alaba utzi dituzte. Gomara Etxarri Aranatzen jaio zen 1927ko ilbeltzaren 7an. Etxarri Aranazko eskolan ikasi ondoren, Iruñeko Maristen, Xabierko Jesuiten eta Iruñeko Navarro Villoslada institutuan osatu zuen heziketa. Zuzenbide ikasketak egin zituen. Lagun batek bidaltzen zizkion apunteak eta liburuak. Berak goizez ikasten zuen eta arratsaldeko lan txandan lan egiten zuen Arrotxapeako Larunbe fabrikan. Zaragozan 1952an lizentziatu zen eta, biharamunean, bulegoa zabaldu zuen eta abokatu lanean hasi zen, enpresei aholku ematen. Enpresa eta eraikuntza jardueretan ere esku hartu zuen. Hainbat proiektutan sartu zen, esaterako: Amaia kirol hiriaren eraikuntza, Pamplona Television (1993) eta Irabia kolegioa.
Iruñeko Udalean zinegotzi izan zen 1960 eta 1966 urteen artean. Garraiolarien presidentea, Ollokiegi, istripu batean hil zen eta bera aurkeztu zuten sindikatuko hautagai gisa. Ez zen politika aktibora itzuli, harik eta Nafarroako eskuina bere espazio politikoa zehazten hasi zen arte, trantsizioaren agertoki berrian. 1975ean Causa Ciudadana (1976) fundazioan parte hartu zuen, Nafarroako Alderdi Sozialdemokrata Foralaren ernamuina. Sigla horrek UCD sostengatu zuen, harik eta laugarren xedapen iragankorra Konstituzioan sartu zen arte.
Union del Pueblo Navarro
UPNren fundazioaren arrazoia izan zen Nafarroa ez zela onartu euskal autonomia aurreko dekretuan sartzea, Euzkadiko integrazio-erreferenduma bost urtean behin egin zitekeela eta Konstituzioak ez zuela aurreikusi hura ateratzeko mekanismorik. Gomararen arabera, horrek erakusten zuen Nafarroa ez zela errespetatua izan eta, foru parlamentarien gainetik, UCD-PSOE-EAJ itun bat egon zela, Nafarroari kalte egin ziona.
1979an UPN alderdia sortu zuenetako bat izan zen. Sortzaileen artean zeuden, besteak beste: Jesus Aizpun Tuero, Jose Angel Zubiaur Alegre, Maria Isabel Beriain Luri, Ramon Echebarria Burce, Feliciano Aramendia Echenique eta Jose Javier Chorraut Burguete. UPNko behin-behineko presidente izendatu zuten 1979ko iulbeltzaren 21ean, alderdiaren aurkezpen ekitaldian. Iruñetik aurkeztu zen Foru Parlamenturako hauteskundeetara, zazpi kidez osatutako azken Foru Aldundian postu bat lortzeko (merindade bakoitzak boto gehien jaso zituen zerrendetako lehenak). UPN laugarren indar bozkatuena izan zen hiriburuan, eta horrek Ganberako eserlekua ziurtatu zion.
Navarra Unida lelopean, UPNren lehen Kongresuaren buru izan zen 1981ean, eta presidente hautatu zuten berriz ere, 1985ean egindako II. Kongresura arte. Bere agintaldian, UPNk lehen ituna sinatu zuen AP eta PDPrekin, 1982ko hauteskunde orokorretan zerrenda bakar gisa aurkezteko. Bere agintaldian, UPNk lehen ituna sinatu zuen AP eta PDPrekin, 1982ko hauteskunde orokorretan zerrenda bakar gisa aurkezteko. Hauteskunde haietan, Gorteetarako Diputatuaren akta lortu zuen, UPNren zerrendan bigarren aurkeztu baitzen, Jesus Aizpunen atzetik. Eta, beraz, 1982ko abenduaren 20an uko egin zion Nafarroako parlamentari izateari.
1987an Nafarroako politikara itzuli zen eta parlamentaria izan zen gisa bi legegintzalditan. 1987tik 1991ra arteko legealdian Nafarroako Parlamentuko presidente izan zen. Hiru bozketa egin behar izan ziren izendapena egiteko, eta, azkenean, Pablo García Tellechea zentristaren hautagaitzarekin 19 botorekin berdinduta zegoenez, adinez zaharrenak automatikoki eman zion kargua. Alianza Popular eta Union Demócrata Foral (PDP-PL) alderdiek babestu zuten Gomara. Sozialistek CDSren hautagaitza babestu zuten, eta Eusko Alkartasunak, Euskadiko Ezkerrak eta HBk boto zuria eman zuten.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 1991ko garilaren 4ko erabakiz, Javier Gomara Nafarroako Parlamentuaren Domina jaso zuen hurrengo egunean. Gomarak 1995ean utzi zuen politika aktiboa, eta UPNren bigarren belaunaldiak hartu zuen lekukoa Migel Sanz eta Juan Cruz Allik, esaterako. Ordutik UPNko batzorde exekutiboko eta eskualde kontseiluan egon zen. Gomara askotan izan da UPNren ekitaldi nagusietan. Azkena, ilbeltzaren 14an, Javier Esparza hurrengo foru hauteskundeetarako lehendakarigai aukeratzeko Iruña Park hotelean egindako Kontseilu Politikoan.
Adierazpenak
Javier Esparzak, UPNko presidenteak, nabarmendu duenez, Javier Gomara “UPNren eta Nafarroaren defentsaren erreferente bat da eta izanen da”. Esparzak gaineratu duenez, “familia erregionalistak estimatutako eta maitatutako pertsona bat galtzen du. Alderdi honen historian paper klabe eta aktiboa izan du. Eta bere bizitza osoan zehar pasio eta maitasun handia erakutsi ditu lur honekiko, zeinaren alde hainbeste borrokatu baita soiltasunetik, zentzutasunetik eta sinesmenetik sakonetik”.
Horri dagokionez, Esparzak adierazi du Gomarak ezaugarri nagusi bat izan zuela: “foru erregimenaren defendatzaile handia, Nafarroako Foru Komunitatea Espainian integratzeko, nafarren arteko batasuna, ituna eta aurrerabidea”. Eta UPNko buruak “pena” adierazi du Gomara ez delako Foru Hobekuntzaren 40. urteurren ospakizunera iritsi, “bultzatzen hainbeste lagundu zuena”. Azkenik, Esparzak azpimarratu du Gomara “Espainian trantsizioa erantzukizunetik, adiskidetasunetik, Estatu zentzutik osatu zuten politikarien belaunaldiaren ordezkari ezin hobea”. Gaineratu zuenez, Gomarak “politika zerbitzu gisa ulertzeko apaltasuna” zuen.
Gomara oroituz, Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea eginen du osteguneko osoko bilkuran, 09:15ean.