Ura hornidura kobratuko du udalak

Guaixe 2022ko ots. 23a, 11:44

Etxarri Aranazko iturria. ARTXIBOA

Joan den urteko bigarren seihilabeteko uraren erreziboa ordaintzeko garaia iritsi zaie etxarriarrei.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du joan den urteko bigarren erdialdeko ur kontsumoagatik erreziboak kobratuko dituela. Haiek borondatez ordaintzeko epea martxoaren 24an despedituko da. Ordainketak helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko egunean bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute. Helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 17a izanen da.

Ordaintzeko borondatezko epea, martxoaren 24, pasata, ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.