Futbola

Puntu banaketa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko ots. 21a, 13:50

Preferente maila. Lehen Multzoa. 22. jardunaldia: Etxarri Aranatz 2 – Arrotxapea 2

Etxarri Aranatzek bina berdindu zuen Arrotxapearen kontra San Donato futbol zelaian jokatutako partidan. Lehen zatian etxekoak izan ziren nagusi. Etxarrik partida dominatu zuen eta bi gol sartu zituen, biak Iñigok sartutakoak, 13. eta 17. minutuetan. Aldageletara bi goleko errentarekin pozik joan ziren etxarriarrak, baina egoera zeharo aldatu egin zen bigarren zatian, Errotxapeak egoerari buelta eman baitzion. Bigarren zatian finago aritu ziren iruindarrak, eta partida bere eremura eramatea lortu zuen. Etxarrik ez zuen partida ixten jakin, eta Errotxapeak bina berdintzea lortu zuen, etxarriarren harridurarako. 

Preferente mailako liderra Injerto da (53 puntu) eta Etxarri Aranatz hamalaugarren postuan dago, jaitsiera postuetan (20 puntu). Beraz, puntuak biltzen jarraitu beharra du. Asteburuan Etxarrik sailkapenean laugarren den San Miguel izanen du aurkari.