Dagoeneko aspertuko ziren etxarriarrak, txikienak batez ere, txatarra begi gorri, urtean behin etorri esateaz. Izan ere, aurreko hiru ostiraletan txatarrak kalera atera dira, zigorra eskuan, jendea berotzeko gogoz. Eta bat baino gehiagori lasterka eginarazi diote. Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde kontuak pasata, oraindik ere etxarriarrek zalduniyote eta astearteiyotea dituzte aurretik. Aurrekoan mozorroa janzteko, atzenekoak txatar gisa ibiltzeko.
Egitaraua
- Otsailak 26, larunbata. Zalduniyote
12:00 Haurrendako jolasak, kintoek prestatuta, plazan.
12:00 Etxarri kantuz, herrian barna.
12:30 Auzatea, tabernariek eskainia.
13:00 Musikatutako poteoa, Etxarri Aranazko Gazte Asanbaldak antolatuta.
18:30 Mozorro txapelketa, EGAk antolatuta.
20:00 Musikatutako poteoa, EGAk antolatuta.
20:00-22:00 Musika, plazan.
23:00-02:00 Musika, plazan. - Martxoak 1, asteartea. Astearteiyote
09:30-14:30 Kalejira Zidakos txarangarekin, kintoek antolatuta.
12:00 Haurrendako Gaur jaia animazioa eta dantzaldia.
13:30 Zidakos txarangaren kontzertua, plazan.
17:30 Txokolate jana, plazako estalopean.
17:30-21:00 Dantzaldia Gauargi taldearekin.
19:00 Kixkimau Pinttoren segizioa kalez kale, txistulari eta zanpantzarrarekin, EGAk antolatuta.
19:30 Auzatea, kintoek eskainita.
Ondoren, Kixkima Pinttoren erretzea plazako zelaian, EGAk antolatuta.