Herri lurren aprobetxamendua emateko udalaren deialdia

Guaixe 2022ko mar. 4a, 09:36

Etxarri Aranazko udaletxea.

Dokumentazioa aurkezteko epea, 2022ko martxoaren 18an bukatuko da, 14:00etan.

Etxarri Aranazko Udalak herri lurren zerrenda egin du aurten. Ikusi du banatu gabeko hainbat lur daudela. Eman gabe gaur egun 31,17 hektarea daude. Horregatik, Etxarri Aranazko Udaleko Abeltzaintza Batzordeak erabaki du, joan den urtean bezala, lursail generiko bat eratzea, lurra behar duten herriko abeltzainen artean banatzeko. Izan ere, lurra behar duten abeltzainen artean banatzea premia handia dagoelako Nekazaritza Politika Bateraturako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago.
 
Herri lur horien banaketa egiteko baldintzak ezarri ditu udalak. Batetik, aurtengo banatuko dira lurrak. Udalak kontratuak bertan behera utzi ditzake epea bukatu baino lehen eta inolako kalteordainik ordaindu gabe, esleipendunak ezarritako baldintzak betetzen ez baditu. Bestetik, eskatzaileak Etxarri Aranatzen erroldatuta egon behar du bi urteko antzinatasunarekin gutxienez izatea. Horrekin batera, eskatu du urtean bederatzi hilabetetan gutxienez, benetan eta jarraiki Etxarri Aranatzen bizitzea. Eta, azkenik, udalarekin ordainketa eta betebehar guztiak eguneratuak izatea. Deialdiari buruzko informazioa eta eskabideak www.etxarriaranatz.eus webgunean daude.