Futbola

Etxarrik alde handiarekin galdu zuen Larragan

Guaixe 2022ko mar. 7a, 13:40

Preferente maila. 23. jardunaldia: San Miguel 4 – Etxarri Aranatz 1

Larragan jokatutako partidan, San Miguel hasieratik sendo aritu zen eta berehala lortu zuen partida bere alde bideratzea. Partida hasi eta ordu erdirako 3 eta 0 aurreratu ziren Larragakoak. Etxarri Aranatz saiatu zen, eta 27. minutuan Juan Carlosek gola sartu zuen, baina azken txanpan San Miguel izan zen euren laugarren gola sartu zuena eta etxarriarrak punturik gabe itzuli behar izan zuten.

Injertok jarraitzen du Preferenteko lider (56 puntu) eta Etxarri Aranatz hamalaugarren postuan dago (20 puntu), jaitsiera postuetan. Datorren asteburuan Etxarrik sailkapenean bosgarren den San Andres taldea hartuko du, San Donato zelaian. Etxarriarrek partida zaila dute aurretik, baina puntuak pilatu beharrean daude jaitsiera postuak atzean uzteko.