Emakume Langileen Eguna 2022

Aldarrikapenez jositako mandarrak

Guaixe 2022ko mar. 8a, 09:01

Etxarri Aranatzen ikusgai izan ondoren, Basaburuan eta Iruñeko Geltokin izanen dira ikusgai.

Emharik, Etxarri Aranazko joskintza taldeak, joskintza taldeko lanen erakusketa jarri zuen larunbat eguerdian kioskoan. Emharin aritzen diren bi taldeetako jostunek emakumezkoen inguruko mezuekin mandarrak josi zituzten. Horretarako oihal zatitxoak berrerabili dituzte. Beraz,  aldarrikapen mezuak osatzeko patchwork lanak egin zituzten. Eta haiekin batera bastidoreetan josi zutena ere ikusgai izan zen plazan. Etxarri Aranatzen ondoren, Basaburuan eta Iruñeko Geltokin (martxoaren 24tik 30era) erakutsiko dituzte. Emharitik emakumezkoen arteko aliantzak josi nahi dituzte: “josteak ahaldundu egiten gaitu. Sortzea eta berrerabiltzea delako gizarte kapitalista honen aurrean errebelde izatea”.