Pilota

Aarón Arbizu Alberto, Aspeko pilotari berria

Guaixe 2022ko mar. 10a, 15:18

Aaron Arbizu, Aspeko bulegoan. ASPE PELOTA

Atzelari etxarriarrak bi urteko kontratua sinatu du Eibarko enpresarekin

Aarón Arbizu Albertok (Etxarri Aranatz, 1998-08-04) bi urteko kontratua sinatu du Aspe enpresa eibartarrarekin. Atzelari etxarriarrak aitortu du Asperen deia jasotzea “sekulako sorpresa” izan dela. “Ez nuen espero. Urduri eta, aldi berean, oso pozik nago. Oso azkarra izan da guztia, eta oraindik ez dut barneratu" azaldu du Arbizuk. Oraindik ez daki noiz debutatuko duen, baina Aspeko webgunean jasotzen denez, martxoaren bukaera aldera edo apirilaren hasiera aldera izan daiteke. Aarón Arbizuk Aspek eskainitako aukera aprobetxatu nahi du. “Ahal dudan guztia ikasi nahi dut, ahalik eta goraino heltzeko” gaineratu du etxarriarrak. 

Afizionatuetan palmares polita bildu du azken urtetan. 2021 urtean Dinastia Etxabe Torneoa irabazi zuen, 2021 urtean GRABNI torneoko txapelduna izan zen ,eta 2022an Elgoibarko San Anton Torneoko txapelduna izan da.