Futbola

Etxarrik ezin izan zion San Andres taldeari eutsi

Guaixe 2022ko mar. 14a, 11:15

Etxarri Aranatz futbol taldea.

Preferente maila. 24. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – San Andres 5

Etxarri Aranatzek San Andres taldea hartu zuen larunbatean San Donaton, eta etxarriarrek ezin izan zioten Lizarrako taldeari eutsi. Etxekoen bi akatsen ondorioz iritsi ziren San Andresen lehen bi golak, lehena ate propioan, eta hirugarrena linierrak ikusi ez zuen jokoz kanpoko jokaldi argi baten ondoren. Gutxika Etxarri hobeto kokatu zen eta hobeto jokatu zuen. Gol jokaldi ugari sortu zituen –Iñakik gola sartu zuen–, baina hala ere ezin izan zion partidari buelta eman. San Andresek bi kontraerasotan beste bi gol sartu zituen eta, azkenean,  etxarriarrek 1 eta 5 galdu zuten. 

Preferente mailan Injertok jarraitzen du lider (57 puntu) eta Etxarri Aranaz hamalaugarren da (20 puntu), jaitsiera postuetan. Asteburuan sailkapenean bigarren den Itaroa Uharteren kontra jokatuko du Etxarrik, Iruñerrian. Partida zaila izango da, baina jaitsiera postuak atzean uzteko eta putzuan gehiago ez lokazteko Etxarrik puntuak behar ditu.