Herri kirolak

Nafarroako Herri Kirol Jokoen bigarren jardunaldia, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko mar. 18a, 11:00
2019ko Nafarroako Herri Kirol Jokoak, Altsasun.

Igandean, 10:30ean, Euskalerriari pilotalekua herri kirolarien bilgune izango da

Igandean Antsoaingo kirol gunea txiki geratu zen 35. Nafarroako Herri Kirol Jokoetan parte hartu zuten neska-mutikoak hartzeko. Aurten zortzi elkarteetatik sortutako taldeak lehiatzen ari dira, Sakanatik Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletatik sortutako taldeak. Araxes, Antsoain, Berriozar, Menditarrak eta Basaburua dira beste klubak. 

Herri kirol proba konbinatuan kimuen mailan 21 talde lehiatu ziren, Andra Mari ikastetxeko bost talde eta Iñigo Aritzako hiru tartean, haur mailako proba konbinatuan zazpi talde, Andra Mariko bi tartean, eta kadeteetan sei talde, Andra Mari tartean. Sokatiran, haur mailan (480 kilo) Andra Mariko bi talde lehiatu ziren, eta kadete mailan (540 kilo) Iñigo Aritzako bi talde eta Andra Mariko bat. 

Bigarren jarduna, Etxarrin
Euskalerriari pilotalekuak bigarren jardunaldia hartuko du igandean, 10:30etik aurrera.