Paleta goma

Irati Igoa hirugarren Espainiako 22 urtez azpiko Txapelketan

Guaixe 2022ko mar. 23a, 11:30

Irati Igoa, Nafarroako selekzioko gainontzeko kideekin. Taldeka, Nafarroa izan zen onena. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Palencian jokatutako txapelketan finalerdietan erori zen palista etxarriarra

Asteburuan Nafarroako selekzioak Palencian jokatutako Espainiako 22 urtez azpiko Paleta Goma Txapelketan parte hartu zuen. Nafarroako selekzioarekin aritu zen hirukotearen artean Irati Igoa Sesma (Gure Pilota) etxarriarra zegoen, Paula Gorostiagarekin (Mendillorri) eta Maider Ardanazekin (Auñamendi) batera. Nafarroako hirukotea finalerdietarako sailkatu zen, eta hain zuzen ere Irati Igoa finalerdietan erori zen, Paula Gorostiagaren kontra partida oso estuan 15-12 eta 15-12 galdu eta gero. Final handian Gorostiagak lortu zuen urrea, Ardanazi 15 eta 8 eta 15 eta 7 irabazi eta gero. Irati Igoa hirugarren sailkatu zen. Selekzioka, Nafarroa izan zen txapelduna.