Futbola

Uharte Iruñetik hiru punturekin etorri zen Etxarri Aranatz

Guaixe 2022ko mar. 21a, 12:40

Preferente maila. Lehen multzoa. 25. jardunaldia: Itaroa Huarte 1 – Etxarri Aranatz 2

Etxarri Aranatzek hiru puntu oso gozo eta beharrezko lortu zituen Uharte Iruñean Itaroa Uharteri 1 eta 2 irabazi eta gero. Itaroa Huarte jokoaren ekimena ezartzen saiatu zen, baina Etxarri Aranatzek oso ongi eutsi zion, eta ez zion eroso jokatzen utzi. Bigarren minuturako Iragik Etxarri aurreratu zuen, eta nahiz eta Puñalek berdindu, atsedenaldia baino lehen Etxarriren bigarren gola sartu zuen Fernandezek. Etxarriarrek bigarren zatia ongi kontrolatu zuten eta merezitako hiru puntuak etxera ekarri zituzten. 

Injertok jarraitzen du Preferente mailako lehen multzoko lider (60 puntu) eta Etxarri Aranatz 14. postuan dago (23 puntu), jaitsiera postuetan, salbazio postuak bi puntura dituela. Datorren astean Etxarri Aranatzek sailkapenean seigarren den Ilunberri hartuko du San Donaton eta ea Etxarri jokoan dauden hiru puntu horiek eusteko gai den.