Pentsio eta zerbitzu duinen alde

Guaixe 2022ko api. 4a, 08:53

Sasoiak deituta pentsio duinen aldeko bilkura egin zen Etxarri Aranatzen. Gaur, 12:00etan, Altsasuko udaletxe parean dago hitzordua jarrita. UTZITAKOA

Sasoiak pentsioen bigarren erreformaz gaztigatu du.

Etxarri Aranazko plazan bilkura eginez, Sakanako Sasoiak taldeak pentsio eta zerbitzu publiko duinak aldarrikatu zituen. Horrekin batera, ohartarazi zutenez, “pentsioen erreformaren bigarren zatia badator eta prest egon nahi dugu borrokarako”. Aurreratu dutenez, “murrizketak, pentsio plan pribatuak, pentsioen sistema publikoa ahultzea eta gutxieneko pentsioek bertan uztea” dira etorriko direnak, guztiak ere “jubilatuondako erabaki kaltegarriak”. Bestalde, Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua pentsio duin eta publikoen aldeko aldarriak Hego Euskal Herrian zabaltzeko ekimen ibiltaria prestatzen hasi da udaberri bukaerarako.