Futbola

Etxarri Aranatzen pozak gutxi iraun du

Guaixe 2022ko api. 5a, 10:40

Preferente maila. 27. jardunaldia: Amigó 4 – Etxarri Aranatz 0

Aurreko jardunaldian jaitsiera postuetatik atera zen Etxarri Aranatz, baina Amigó taldearen kontra galdu eta gero, atzera ere preferenteko jaitsiera postuetan sartu da talde sakandarra. Aipatu beharra dago Amigók partida dominatu zuela. Hasieratik bandetatik aurrera egin eta mina egiten saiatu zen Amigó, eta baita lortu ere. Lehen zatian bi gol sartu zituen Amigók, eta bigarren zatian, ildo beretik jarraituz, beste bi gol sartu zituzten iruindarrek. Etxarrik ezin izan zion egoerari buelta eman. 

Injertok jarraitzen du Preferente mailako lider (66 puntu), eta Etxarri Aranatz hamahirugarren postura jaitsi da (26 puntu), jaitsiera postuetara. Datorren jardunaldian sailkapenean hamaikagarren den Beriain taldearen kontra jokatuko du Etxarrik, arerio zuzena, lau puntuko aldea baitute bi taldeek, eta ea puntuak pilatu eta hamahirugarren postu madarikatu hori atzean uzten duten.