'Sexberdinak' antzezlana Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko api. 5a, 11:36

Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia 'Sexberdinak' antzezlaneko protagonistak. UTZITAKOA

Udalbitzaren 'Geuretik sortuak' ekimenean sortutako antzezlana izanen da ostiralean, apirilaren 8an, Andra Mari ikastolan. Protagonistak Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia dira. 

Bi lagunen istorioa kontatzen du Sexberdinak antzezlanak; umorearen eta minaren bidez. Garun paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte. Ttantaka teatroa konpainiaren lana da, eta Kepa Errastik eta Telmo Iruretak zuzendu dute., Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenaren barruan sortu zuten, Arrigorriagan egindako egonaldian. Ostiralean, apirilaren 8an, 19:00etan, Etxarri Aranatzen emanaldia eginen dute. Oholtza berezia da, Andra Mari ikastolako BHIko soinketa gelan izanen baita.