Futbola

Osasunako bi jokalari Etxarri Aranatzera hurbilduko dira gaur

Guaixe 2022ko api. 6a, 12:00
Osasunako Oier eta Garcia aurreko ekitaldi batean. ARTXIBOA

Gaur, asteazkenean, 17:30ean izanen da ekitaldia

Osasuna Fundazioak eta Etxarri Aranazko Udalak antolatuta, gaur, asteazkena,Osasunako lehen taldeko bi jokalari Etxarri Aranazko Kultur Etxera hurbilduko dira, ekitaldira hurbilduko direnen galderak erantzutera eta taldearen egoerari buruzko azalpenak ematera. Klub gorritxoko beste zenbait kidek ere hitzaldi-solasaldian parte hartuko dute. 

Ekitaldira Etxarri Aranatz, Lakuntza, Altsasu, Leitza, Goizueta eta Etxalarko futbol talde eta eskoletako neska-mutikoak gonbidatu dituzte, eta azaldu dutenez, jokalari bakoitzak heldu bat eraman ahal izango du ekitaldira. Lekua soberan geratuz gero, jende gehiago sartu ahalko da.