Pilota

Joanes Bakaikoa tanto batengatik geratu da Buruz Burukotik kanpo

Guaixe 2022ko api. 7a, 12:01

Promozioko Buruz Buruko atarikoan 21 eta 22 galdu zuen Alberdiren kontra

Joanes Bakaikoak ez du Promozioko Buruz Buruko Txapelketa jokatuko. Larunbatean atariko partida jokatu zuen Alberdiren kontra Amurrion, eta 21 eta 22 galdu zuen etxarriarrak. 21ko berdinketaren ondoren txapelketara sartzea azken tantoak erabaki zuen eta tantoa Alberdiren aldera erori zen. Hortaz, 2018ko Promozioko Buruz Buruko txapelduna ez da 2022ko txapelketan arituko.