Haren berri laburra El Pais egunkariaren hemerotekatik aterata.
- 1981 kurtso hasiera Plastika irakasgaian Epi Arakama irakasleak Etxarri Aranazko San Donato eskolako OHOko 6. mailako ikasleei (11 urte) oinarrizko koloreak erabiliz marrazki bat margotzeko eskatu zien. Gehienek etxeak eta zuhaitzak margotu zituzten. Mutiko batek (musu ematen zuen bikote bat marraztu zuen. Bakoitzaren gainean Epi eta Miru izenak jarri zituen, bihotz bat erdian zuela. Arakama eta Mikel Irisarri irakasleak bikotea ziren. Marrazki hori eta beste hainbat ohol batean jarri zituzten ikusgai.
- 1981 bi hilabete geroago Marrazkiei inork kasurik egiten ez zienean, bakarren batek aipatu marrazkiko gizonezkoari zakila margotu zion. Beste haurren bat izan zela pentsatu nahi izan zuten ongi pentsatzen zutenek.
- 1981-1982 eguberrietako oporrak Antonio San Martin irakaslea eta beste bakarren bat eskolan sartu ziren eta kolorezko lau argazki egin zizkioten marrazkiari. Guraso elkarteko buru Biurrunek haurraren marrazkiaren kopia bat egin zuen. Irudi guztiak Nafarroako gobernadore zibilari bidali zizkioten.
- 1982 ilbeltz hasiera Oporretan eskolan izandako bisitaren berri jaso zuten irakasleek.
- 1982-02-12 Irisarrik Nafarroako Hezkuntza Ministerioko delegatu Javier Markotegiren idatzia jaso zuen. Haren bidez Irisarriri diziplina espedientea zabaltzeko proposamenaren berri eman zioten. Aldi berean, eskatu zion argitzeko marrazkia bere gelan zintzilikatu zuen eta zergatik. Irisarrik erantzun zuen marrazkia ez zela bere gelan jarri eta delegatuaren “seriotasun eta prezisio faltagatik kexu azaldu zen”.
- 1982 otsaila Arakamak Irisarrik jasotakoaren antzeko gutuna jaso zuen. Eskolako zuzendaritzak hasieratik bi irakasleen alde egin zuen. 19 irakasletik 15ek egin zuten haien alde.
- 1982ko otsail hasiera Gurasoak eskolara bilerara deitu zituzten eta jakinarazi zieten Hezkuntza Delegatuak Irisarriri eta Arakmara argibideak eskatu zizkiela diziplina espediente bat zabal ziezaiokeelako. Eskolako guraso elkarteak jakinarazi zuen berak ez zuela marrazkiaren berri eman. Orduan jakin zuten Biurrunek eta beste guraso batzuek marrazkia eta idatzia bidali ziotela gobernuaren ordezkariari. Gurasoek Biurruni bere kabuz aritzea leporatu zioten, gurasoak kontuan izan gabe. Guraso elkarteko presidente kargua kenduko zioten ondoren. Bestetik, guraso elkarteak erabaki zuen Familia Gurasoen Federazio Katolikotik ateratzea erabaki zuen.
- 1982 martxo hasiera Bi espedienteak Hezkuntza Ministerioaren idazkariordetzaren esku zeuden. Orduan jakin zuten Hezkuntza Ministerioko eskualdeko inspektore Ricardo Guimerarien kontra ere espediente zabaltzeko proposamena egin zutela.
- 1982-03-05 Irisarri eskolako zuzendari izateko proposatua zegoen eta Markotegik geldiarazi zuen, irakasleari diziplina espedientea zabal ziezaioketelako. Foru Hobekuntza onartzear zegoen eta Hezkuntza eskumenak Nafarroako Gobernuaren esku geldituko ziren. Markotegi Hezkuntza ponentziarako hautagaia zen eta bere postutik “jendea kendu dezake eta Madrili leporatu. Hezkuntza kontseilari izan aurretik eremua garbitzen badu, hobe”, adierazi zuen garai hartan eskolako irakasle batek.
- 1982 martxoa Nafarroako Foru Diputazioaren Hezkuntza Junta Nagusiaren bilerako gai ordenan bi gai izan ziren: marrazkia eta espedienteak eta Etxarri Aranazko eskolako zuzendariaren izendapena. Kide gehienak hezkuntza pribatuko ordezkariak zirenez, ez ziren espedienteen inguruko botorik ez zuten eman nahi izan. Eta irakaskuntza publikoko ordezkarien espedienteak geldiarazteko eskakizuna ez zen kontuan izan.
- 1982 martxoa Markotegi eskola distrituko batzordearekin elkartu zen eta esan zuen Irisarri ez zela “mutil txarra”, baina bere bere izena Madrilera pasa zuela gertakarietan zerikusirik izan ote zuen jakiteko. Delegatuari jakinarazi zioten apaiza ere marrazkia zegoen gelan egon zela eta jakinarazi zioten eta Markotegik erantzun zuen apaiza ez zela funtzionarioa, baina gaiaz gotzainarekin hitz eginen zuela jakinarazi zien.
- 1982-03-18 Telenavarraren eguerdiko emanaldian marrazkia erakutsi aurretik ohartarazi zuten zer eginen zuten, “seme-alaben sentsibilitatea zauri zezakeela uste zuten gurasoek telebista ken zezaten”.
- 1982-03-22 Gurasoen eta irakasleen ordezkaritza Hezkuntza Ministerioko ordezkariekin bildu zen. Azken horiek jakinarazi zietenez, espedienterik ez zegoen, gertaerak behar bezala argitzeko informazio epea zabaldu zutela eta gertaeran zerikusia zuten guztien iritziak jasoko zituztela.
- 1982-03-23 Espedientea zabaldu zieten bi irakasleri eta inspektoreari elkartasuna adierazteko Nafarroako 1.400 irakaslek greba egin zuten.
- 1982 azaroa Irakasleek eta inspektoreak ez zuten inolako jakinarazpenik jaso. Irakasleek ministerioari eskatu zioten espedienteen ondorioak publiko egiteko.