Futbola

Etxarrik puntu bat ekarri zuen Beriaindik

Guaixe 2022ko api. 11a, 11:10

Preferente Maila. 28. jardunaldia: Beriain – Etxarri Aranatz 0

Beriainen kontra jokatu zuen Etxarri Aranatzek partida oso lehiatuan. Bi taldeek garaipena bilatu zuten eta jokaldi ederrak sortu zituzten, baina inor ez zen kontrako atea zulatzeko gai izan. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Injertok jarraitzen du Preferente mailako lider (69 puntu). Lortutako puntuari esker, Etxarri Aranatz jaitsiera postuetatik atera da eta hamahirugarren da (27 puntu). Datorren jardunaldian Etxarri Aranatzek sailkapenean hamabigarren eta arerio zuzena duen Ardoi B taldea hartuko du San Donaton.