Proba konbinatuetako kimuen mailan Andra Mari 3 eta Andra Mari 1 taldeek jokatu zuten finala, Araxes eta Antsoain D taldeekin batera. Txapelduna Araxes izan zen (6:44), txapeldunordea Andra Mari 3 (6:59) eta hirugarren Antsoain D (6:59). Andra Mari 1 laugarren sailkatu zen (7:13). Haur mailako proba konbinatuetako finalean ez zen ordezkari sakandarrik lehiatu eta txapelduna Araxes taldea izan zen (8:07).
Sokatira Txapelketari dagokionez, haurren mailako txapelketako (480 kilo) azken jardunaldia jokatu zuten bost taldeen artean Andra Mari 1 taldea zegoen. Jardunaldia Antsoainek irabazi zuen (5 puntu), Andra Mari 2 taldearen aurretik (4 puntu). Andra Mari 1 taldea bosgarren sailkatu zen. Txapelketako sailkapen orokorra kontuan hartuta, Antsoainek irabazi du haurren mailako sokatira txapelketa (24 puntu), Berriozar izan da bigarren (18 puntu), Andra Mari 2 hirugarren (13 puntu) eta Andra Mari 1 bosgarren (8 puntu).