Giro ederra eskolaren festan

Guaixe 2022ko api. 13a, 11:25

San Donato eskola publikoko guraso elkarteak sustatuta, eskolaren festa hartu zuen Etxarri Aranatzek larunbatean. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, “oso egun polita pasa genuen. Jendea festara animatu zen eta giroa oso polita eta atsegina izan zen”. Ospakizunera hurbildu ziren ere Sakanako Herri Eskoletako guraso elkarteetako kideak ere. Eskola bakoitzetik tarta bana eraman zuten, ondoren zozketatu egin zirenak. 

Egitaraua erraldoi konpartsaren kalejirarekin abiatu zen, baina euriagatik ibilbidea moztu behar izan zuen. Euri mehatxua bazkaria Euskalerriari frontoira lekualdarazi zien antolatzaileei. Mahaiaren bueltan 200 pertsona pasatxo elkartu ziren. Bazkaldu ondoren Etxarri Kantuzek giro ederra sortu zuen. Behin plazan launa haur eta helduk osatutako bost talde herri kiroletan neurtu ziren. Eta ospakizuna borobiltzeko txiki eta handiek Xaiborren dantzaldiaz majo gozatu zuten.