Etxarri Aranazko Sortuk, ohar bidez, jakinarazi duenez, “martxoaren 26an plazako kioskoa erabiltzeko baimena zuen eragile bakarra Egiari Zor zen”. Josu Zabala Salegi ETAko kide etxarriarra 25 urte hilik agertu zela bete ziren orduan. Horregatik, Egiari Zor fundazioak ekitaldia antolatu zuen. Etxarri Aranazko Sortutik azaldu zutenez, “Zabalaren inguruko egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko ekitaldia antolatzen lagundu genuen sortukideok kioskoa aurkitu genuen bezala, berdin-berdin, utzi genuen ekitaldia bukatutakoan”. Sortutik gaineratu dutenez, Jardun koordinakundeak zabaldutako “beste guztia gezur eta zerrikeria da”.