'Eresia' antzezlana Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko api. 28a, 11:59
'Eresia' antzezlanaren irudia. UTZITAKOA

Oier Zuñigak 'Geuretik sortuak' ekimenean sortutako lanaren emanaldia izanen da bihar, ostirala, kultur etxean

Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenaren Eresia antzezlana izanen da gaur, apirilak 29, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Oier Zuñiga da zuzendaria eta Zuñiga bera, Eneko Gil eta Belen Cruz dira antzezleak. Antzezlana Bergara, Elgeta eta Antzuolan egindako arte egonaldian sortu zuten.

Eresia heriotzaren inguruko lan bat da, ohiko dolu erritoak nahikoak ez direnean sentsaziotik abiatuta: "Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko", dio sinopsiak.