Futbola

Etxarri Aranatzen garaipen ederra

Guaixe 2022ko mai. 3a, 09:40

Preferente maila. 31. jardunaldia Etxarri Aranatz 5 – Lagunak B 1

Preferente mailari eusteko bidean garaipen ederra lortu zuen Etxarri Aranatzek San Donato zelaian, 5 eta 1 irabazi baitzion Lagunak taldeari. Lehen zatian Aratzek eta Mattinek sartutako golei, bigarrenean Quezadak, Arratibelek eta Mattinek sartutako beste hiru gol gaineratu zitzaizkien.  

Injerto da Preferente mailako lider (73 puntu) eta Etxarri Aranatz hamahirugarren da (33 puntu), jaitsiera postuetatik kanpo. Asteburuan sailkapenean hamaseigarren den San Jorge taldearen kontra lehiatuko da Etxarri Aranatz Iruñean.