Urteurren bertso afaria

Guaixe 2022ko mai. 3a, 20:34
Saioa Alkaiza eta Eneko Lazkoz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean. ARTXIBOA/NBE

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladaren eta gaztetxearen urteurrenen harira, bertso afaria antolatu dute maiatzaren 6an. Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi bertsolariak ariko dira.  

Eneko Lazkoz etxarriarra eta Nafarroako txapeldunordea, Saioa Alkaiza Nafarroako Txapelduna eta Joanes Illarregi bertsolariak ariko dira ostiralean, maiatzaren 6an, Etxarri Aranazko gazte asanbladaren eta gaztetxearen urteurrenen egitarauaren barruan antolatu dute bertso afarian. Bertso saioa eta afaria 21:00etan hasiko da, gaztetxean izanen da, eta menua entranteak eta entsalada, haragi gisatua saltsan, postrea eta kopa izanen da. Tiketak Xapatero eta Leku Ona tabernetan eros daitezke 15 eurotan.