Futbola

Preferente mailari eusteko ezinbesteko puntuak lortu ditu Etxarri Aranatzek

Guaixe 2022ko mai. 9a, 12:35

Preferente maila. 32. jardunaldia: San Jorge 0 – Etxarri Aranatz 2

Etxarri Aranatzek Preferente mailari eusteko garaipen oso garrantzitsua lortu zuen larunbatean Iruñean, San Jorgeri 0 eta 2 irabazi baitzion. Etxarrik hasieratik dominatu egin zuen, eta Goikok sartutako penalti bati eta Fernandez de Garaialdek sartutako golari esker, 38. minuturako 0 eta 2 aurreratu zen. Talde etxarriarrak abantaila ongi kudeatzen jakin zuen eta hiru punturekin etorri zien etxera. 

Injertok jarraitzen du Preferente mailako lider (76 puntu) eta Etxarri Aranatz hamahirugarren da (36 puntu). Datorren astean Etxarrik hamaikagarren postuan dagoen Lezkairu arerio zuzena hartuko du.